Iurretako desanexioaren 25. urteurrena gogoratzeko antolatu dute gaurko atariko proba. Irteera puntuan hutsune nagusi bi izango dira: Marianne Vos UCI Rankingeko liderra eta Pauline Ferrand-Prévot iazko aldiko irabazlea. Marianne Vosek saihets-hezur bat apurtu zuen apirilean Austriako mendi bizikletako lasterketa batean eta antza denez ez da guztiz errekuperatu. Pauline Ferrand-Prévotek aldiz ziatika du. Horrela, Emakumeen Bira irabazteko faboritoen zerrenda zabaldu egin da. Esaterako, atzo Emma Johansson suediarrak indartsu zegoela erakutsi zuen Durango-Durango klasikoa irabazita.
Birako lehen etapa Arrasaten hasi eta amaituko dute bihar. Kurtzeta da etapako mendate bakarra. Bigarren etapa, ostiralean, Uribe-Butroe amankomunazgoa osatzen duten herrietatik igaroko da. Birritan igoko dute Libao mendatea, azkenekoz helmugatik 8 kilometrora. Hirugarren etapa Iurretan hasiko da zapatuan, 10:30ean. Abadiño, Elorrio, Miota, Matiena eta Zornotzatik igaroko da eta kilometro batzuk geroago baita Otxandiotik ere. Azken etapa denetan gogorrena da; Gontzegarraigane eta Lekoitz mendateak igo beharko dituzte, azkenengo hori helmugatik 6 kilometrora.
EMAKUMEEN BIRAKO ETAPAK
ATARIKO ETAPA, ekainak 10
- Ibilbidea (erlojupekoa):
Iurreta-Iurreta (1,9 km)
LEHEN ETAPA, ekainak 11
- Ibilbidea:
Arrasate-Arrasate (96 km)
- Mendateak:
Kurtzeta (2. maila).
2. ETAPA, ekainak 12
- Ibilbidea:
Maruri-Fruiz (82,2 km)
- Mendateak:
Libao (3. maila).
3. ETAPA, ekainak 13
- Ibilbidea:
Iurreta-Iturrimendi (122 km)
- Mendateak:
Zumeltza (2 maila).
Altamira (3. maila).
4. ETAPA, ekainak 14
- Ibilbidea:
Markina-Xemein - Markina-Xemein
- Mendateak:
Gontzegarraigane
(3. maila).
Lekoitz Gane (2. maila)