Kimuaken Lagunak kanpaina abiatu dute udalekuei begira

Anboto 2015ko mai. 15a, 12:18

Udalekuak diruz laguntzeko kanpaina abiatu du Kimuak aisialdi elkarteak: Kimuaken Laguna egiteko aukera zabaldu dute. Prezioa igo barik, izena eman duten gazte guztientzat –280 eskari izan dituzte, eta 150 umerentzako lekua– udalekuak antolatzeak ekonomikoki dakarren “inbertso handiari” egin gura diote aurre horrela.


Pertsona bakoitzeko egingo dira Kimuaken Lagunak, eta egindako diru ekarpena eskertzeko kamisetak aterako dituzte. Familiako Kimuaken Lagun bat egiteko 16 euro ordaindu beharko dira; bi egiteko, 30 euro; eta, familia berean hiru lagun egiteko, 40 euro (kamisetak emango dituzte opari). Hortik aurrerako lagun bakoitzeko 5 euro gehiago ordainduko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!