Kimuak-en udalekuak bete egin dira lehen izen-emate egunean

Anboto 2015ko mar. 10a, 10:24

Izena emateko epea astelehenetik barikura jarri zuten Kimuak aisialdi elkarteko kideek; baina, alferrik. Atzo ordu pasatxoan aurreikuspen guztiak gainditu zituzten: 150 ume eta gaztetxorentzako zeuden lekuak, eta 280rentzako eskariak iritsi zaizkie Kimuak-eko kideei. Azaldu dutenez, ez dute izen-emate berririk hartuko eta orain arteko eskariari zelan aurre egin pentsatuko dute asteon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!