Iurretako nesken taldea desagertu egingo da

Anboto 2015ko mai. 14a, 11:56

Nesken Iurretako futbol taldea desagertu egingo da hainbat arrazoiren ondorioz; oro har, ez daude gustura klubeko zuzendaritzak azken urteetan emandako tratuagaz.

Ez da aurtengo kontua. Azken urteetan Iurretakoko zuzendaritzaren aldetik laguntza baino "oztopo" gehiago jaso dutela dio Iera Gerrikabeitia jokalariak. "Gaur egun 10-11 jokalari gaude eta Federazioak 15eko taldea eskatzen du. Baina klubetik esan ziguten 20 jokalari batu ezik ez zutela talderik aterako. Beraz, 15 batzea gatxa bada, imaginatu 20 batzea. Ez dute gugatik ezer egiten eta nekatuta gaude", dio. Beraz, klubaren aldetik jaso duten tratuagaz batera, jokalariak batzeko zailtasuna ere izan da beste faktore bat taldea desagertzeko.

Baina irtenbide bat bilatu dute. Ezkurdi futbol taldeak gazte mailara arteko taldeak ditu. Beraz, alde denen adostasunagaz, datorren denboraldian nesken nagusien mailako Ezkurdi taldea sortuko dute. Iurretakotik doazen jokalariekin eta Ezkurdiko gazte mailatik igondakoekin denboraldia lehiatzeko moduan izango dira. Hortaz, emakumeen futbolak ordezkari bigaz jarraituko du: Ezkurdi eta Elorrio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!