Kristina Mardarasek dihardu sari banaketa ekitaldia gidatzen, eta Iñaki Totorikaguena alkatearen eta Amatza Abasolo zinegotziaren eskutik ari dira saridunak euren sariak jasotzen. Liburu sorta jasoko dute txikienek sari, eta diru-sariak emango dizkiete helduei.
Iñaki Totorikaguena alkateak ekitaldiaren aurkezpenean azaldu duenez, 387 lan jaso dituzte, aurten, lehiaketan; 131 Lehen Hezkuntzako ikasleek aurkeztu dituzte, 225 Bigarren Hezkuntzakoek, eta 31 helduek. Alkateak azpimarratu duenez, Euskal Herritik kanpoko hainbat parte-hartzaile izan ditu Iurretako XII. Literatur lehiaketak.