Azken orduko II. eskolarteko txirrindularitza topaketa ospatuko da igandean

Anboto 2015ko mai. 8a, 09:45

"Azken orduko" da, Iurretan egiten den eskolarteko txirrindularitza topaketa honen izena. Iada bigarren edizioa da igandekoa.

Topaketa Iurretako elizaren atzeko aldean izango da eta alebinen, infantilen, haurren eta hasiberrien mailak izango dira bertan parte hartuko dutenak. Goizeko 11etatik hasita, haurrek bi itzuli eman beharko dizkiote zirkuitoari; hasiberriek hiru itzuli izango dituzte betetzeko; lehenengo urteko alebinek bost itzuli eginez osatuko dute lasterketa; bigarren urteko alebinen lasterketak zazpi itzuli izango ditu; lehenengo urteko infantilek 10 itzuli egin behar izango dituzte eta azkenik bigarren urteko infantilek 12 itzuli bete beharko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!