Montoiko zubiko argazkien azalpenak emango dituzte bisita gidatuetan

Anboto 2015ko api. 21a, 09:16
Montoiko argazki erakusketak ikusmin handia sortu du asteon.

Apirilaren 25ean egingo dute lehen bisita gidatua, goizeko 11:00etan. Beste hiru bisita antolatu dituzte, eta bisitetan parte hartzeko Ibarretxe kultur etxean eman behar da izena.

Iurretako desanexioaren 25.urteurrena dela eta, argazki zaharren erakusketa jarri dute Montoiko zubian, Gerediaga elkarteak eta Iurretako Udalak elkarlanean. Argazkiei buruz gehiago jakiteko lau bisita gidatu antolatu dituzte datozen asteetarako.

Lehenengoa zapatu honetan izango da, apirilaren 25ean, 11:00etan. Apirilaren 30ean egingo dute hurrengoa, 19:00etan. Maiatzaren 7an, eta 9an izango dira azken biak: 7koa 19:00etan, eta 9koa 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!