Argazki zaharren erakusketa ipini dute Montoiko zubian

Anboto 2015ko api. 13a, 11:26

Iurretako desanexioaren 25. urteurrenaren eta Gerediaga elkartearen 50. urtemugaren harira, argazki erakusketa berezia ipini dute elkarteak eta udalak elkarlanean Montoiko zubian.

Montoi, iraganerako zubia deitzen da erakusketa. Zubiaren alde bietan, tamaina handian inprimatutako 50 bat argazki eskegi dituzte. Iurretako kale, taberna eta baserri zaharrak ikusi daitezke bertan, baita herritarrak ere. Erakusketak zubitik zihoazen oinezkoen interesa bereganatu du, eta hainbat dira argazkiei begira geratzen direnak.

German Zorraquin, Ricardo Doliwa, Gerediagako fondoa, FotoSol, Pablo Garitaonandia, Miguel Angel Astiz, Jose Areitio edota Joseba Agirre dira argazkien egile edo jabeetako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!