Brontzezko domina eskuratu du Gurutze Fradesek Espainiako distantzia luzeko duatloi txapelketan

Anboto 2015ko ots. 23a, 15:50
Gurutze Frades podiumeko hirugarren tokian

Asteburu honetan Espainiako distantzia luzeko duatloi txapelketak jokatu dira Torremendon (Orihuela). 50 km/h-ko haize bolada gogorrek baldintzatutako lasterketak izan ziren.

Hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Gurutze Frades iurretarrak igandean ospatutako Espainiako distantzia luzeko txapelketan. Baldintza gogorrak izan zituzten eguraldiaren eraginez, eta horri aurre egitea asko kostatu zitzaiola dio Fradesek: "Fisikoki hobeto aurkitzea espero nuen, baina asko sufritzea tokatu zitzaidan". Hala ere, lasterketa nola joan zen ikusita, ontzat eman du hirugarren postua.

Haize bolada gogorrez gain, zirkuitua bera ere oso gogorra egin zitzaien lasterkariei. "Lasterketa oso gogorra izan zen. Esfortzu asko eskatzen zuen zirkuitua zen", adierazi du Fradesek.

Aurrez triatloietan ibilia den arren, distantzia luzeko duatloia egiten duen lehen aldia izan zan igandekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!