Eskulturak, argazkiak eta bideoak bildu ditu Iñigo Garatuk Eibarren

Anboto 2015ko ots. 24a, 09:00
2013an Durangoko Arte eta Historia Museoan erakutsi zuen Garatuk bere lana.

Eibarko (Gipuzkoa) Portalea kultur etxean egongo da, martxoaren 1era arte, Iñigo Garatu (Iurreta, 1990) artistaren lanekin osatutako erakusketa ikusgai. Astelehenean egin zuten Iurretako artista gaztearen eskultura, argazkigintza eta bideo lanak biltzen dituen erakusketa horren inaugurazio ekitaldia. Hain justu, Garatuk azken hiru urteetan egindak sorkuntza lanaren isla da Eibarko kultur etxeko erakusketa.


Hormigoia eta zementua baliatuta egindako eskulturak, zein margogintza eta argazkigintza lanak ere biltzen ditu erakusketak. Iñigo Garatu artista gazteak hainbat arte adierazpidetan lan egiteko duen joeraren erakusle da Eibarko bilduma.
Iñigo Garatuk azken urtean esku artean eduki duen proiektuaren isla ere bada Eibarkoa. Bilbaoarte Fundazioaren beka lortu zuen 2014an, eta horri esker gauzatu duen ikerketa artistikoaren aurrerapena egingo du Portaleako erakusketan. Espacios de trabajo izenburua du proiektu horrek. Egileak azaldu duenez, uztailean erakutsiko du ikerkuntza artistiko horren emaitza osoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!