Iurretako XII. Literatur Lehiaketa martxan

Anboto 2014ko abe. 23a, 09:49

Ipuinak, bertsoak eta komikiak aurkeztu ahalko dira urtarrilaren 23ra arte.

Iurretako Literatur Lehiaketaren hamabigarren edizioa martxan dago, eta parte hartzeko beharrezko den  informazioa zabaldu dute udal arduradunek. Ikasle txikienengandik hasi eta helduetara arte, hainbat mailatan banatuta garatuko da lehiaketa. Ume eta gazteek liburu sortak izango dituzte sari, eta helduek dirua. Hain zuzen ere, ipuin eta bertso onenak aurkezten dituztenei 200 euro emango dizkiete, eta komiki onenaren egileari 165 euro. Komikia taldean eginikoa bada, 300 eurokoa izango da saria.

Lanak urtarrilaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira Iurretako Herri Bibliotekan. Udaleko webgunean dago informazio guztia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!