Eskolako Agenda 21 prozesuan egindako lana dela eta, 'Eskola Jasangarria' ziurtagiria hiru urterako berritu diote Iurretako institutuari. Azken hiru urteotan ingurugiro arloan egindako hobekuntzak aurkeztu behar izan dituzte ziurtagiria berritzeko. Urteotan, besteak beste, Iturburuko ortu ekologikoetan lanean hasi dira, jantokiko hondakinekin konposta egiteari ekin diote, gero ortuetan erabiltzeko, eta ingurumenari buruzko dokumentalak partekatu dituzte familien artean.
Kursaaleko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Cristina Uriarte eta Ana Oregi sailburuen eskutik jaso zuten ziurtagiria.