Obrekin, espaloia eta pasabideko zorua lotuko dituzte, eta gres portzelanikoa ipiniko dute pasabideko zoruan. Hormak ere guztiz aldatuko dituzte, eta sabai faltsua ipiniko dute. Argiztapen berria ere jarriko dute. 55.000 euroko kostua izango dute lanek eta obraren plangintzan bi hiletako epea dute ipinita.