Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak ‘Azken orduko Eskolarteko Topaketa’ antolatu zuen atzo Iurretan. Lasterketari izen hori ipini zioten Leioan egitekoa zen arren, herriguneko obra batzuk eraginda, azken momentuan ekimena Iurretara tokialdatu zutelako. Mailaz maila hainbat lasterketa izan ziren, tartean neskentzako antolatutako bat; kimu eta haur-kategoriako 15 neskak parte hartu zuten. Jende asko batu zen gazteen ibilerak bertatik bertara jarraitzera, Arsenio González txirrindulari profesional ohia (Kelme, Mapei…) besteak beste.
Bizikleta probako irudiak: