Iurretan eskolarteko txirrindularitza proba egingo dute domekan

Anboto 2014ko irailaren 4a

Leioan egitekoa zen, baina bertan behera utzi behar izan dute. Iurretako Emakumeen Bira Ziklista Elkarteak bere gain hartu du antolakuntza eta domekan Iurretan hasiko da.

 

Domekan, txirrindulari hasiberriak, kimu mailakoak eta haur-kategoriakoak batuko dituen txirrindulari proba izango da Iurretan. Leioan egitea aurreikusita zegoen, baina Leioako boulevard-ean obretan dabiltzala-eta ezin izan dute. Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Elkarteak proba bertan behera uztea baino gurago izan du antolakuntzaren ardura hartzea eta eskolarteko txirrindularitza proba hori Iurretara ekarri dute. Lasterketa domekan, 11:00etan, hasiko da Iurretako Maspe kalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!