Hitzarmen kolektiboan aurrerapausurik eman ez dutela eta Gebisak proposamenik ez duela kritikatu du LABek. Bizkaiko A 8a kudeatzen du Gebisak, eta langileak hitzarmen eske dabiltza azken hileotan. Enpresako arduradunekin izan dituzten batzarretatik fruturik atera ez dutela azaldu du LABek.
Gogoratu dute 2014an soldata-izozketa izan dutela langileek: "Guk erosteko ahalmena galdu dugu. Zer da enpresak galdu duena? Ezer ez".
"Etorkizuna urrun ikusten dugu eta konponbide gabe", dio LABek. Uztaileko batzarrari begira ezkor dago sindikatua. Negoziatzeko ahaleginean jarraituko dutela azaldu du: "Mugitzen ari garen parametroak oinarrizkoak dira, Gebisako langileek galdu dutena baino gehiago berriz gal ez dezaten".