Elkarretaratzea deitu du gaurko Anderebidek, asteburuko indarkeria kasua gaitzesteko

Anboto 2014ko ekainaren 24a

Goiuria Kultur Gunearen aurrean 20:00etan batzeko deia egin du Iurretako emakume elkarteak. Zapatuan Iurretako emakume batek jasandako erasoa aho batez gaitzetsi du Iurretako udalbatzak.

 

Zapatuan Padureta alboko ortuetan izan zen erasoa, eta ustezko erasotzailea atxilotu zuen gero Ertzaintzak. Iurretako Udaleko talde politikoek erasoa gaitzesteko testu bat onartu dute aho batez: "Erasoa pairatu duen emakumeari gure babesa erakutsi eta udal honek duen baliabide oro berarien esku jarriko dugu".

Anderebidek, bere aldetik, erasoa gaitzesteko kontzentrazioa deitu du gaur iluntzerako. Goiuria kulturgunean 20:00etan izango da elkarretaratzea, eta udal arduradunak ere deialdira batu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!