Zapatuan, arratsaldeko seirak inguruan izan ziren gertakariak. Padureta alboko ortuetan emakume batekin bat egin zuten ertzainek. Emakumeak hainbat kolpe zituen aurpegian, eta bere bikotekideak jo zuela azaldu zien. Beranduxeago ustezko erasotzailea bere etxean atxilotu zuten ertzainek.