Rabobank eta Marianne Vos garaipen gosez etorri dira Emakumeen Birara

Anboto 2014ko eka. 12a, 19:03
Pauline Ferrand da Emakumeen Birako lehenengo liderra
Rabobank taldeko hiru txirrindulari bakarrik heldu dira Iurretako helmugara; Vos hirugarren sailkatu da eta bere aurkariei lehenengo kolpea eman die.

 

Iurretan hasi eta amaitu da gaur Birako lehen etapa. Rabobank taldeak eta Marianne Vos taldeko liderrak goitik behera agindu dute lasterketa osoan. Helmugara bakarrik heldu dira Rabobankeko hiru txirrindulari eta Pauline Ferrand-entzat izan zen garaipena; Anna Var der Breggen sailkatu da bigarren eta Marianne Vos munduko txapelduna hirugarren. Vos-ek besoak goratu ditu helmugara sartzean. Badaki Emakumeen Bira irabazteko pausu garrantzitsua eman duela estreinako etapan.


Zumeltz gainean Var der Breggenek lehenengo erasoa jo eta Vos eta Ferrand berarekin joan dira. Emma Johansson aldiz atzean geratu da. Ihesaldiak ez du asko iraun, baina Urkiolara heltzeko kilometro baten faltan berriro Rabobankeko hirurek ihes egitea lortu dute eta helmugara arte heldu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!