Iurretako denda eta tabernetan, elkarrizketen % 44 dira euskaraz

Anboto 2014ko eka. 11a, 11:17

Iurretan, hamarretik sei tabernari eta dendari dira gai euskaraz berba egiteko, baina denda eta tabernetan, elkarrizketen % 44 bakarrik dira euskaraz. 'Euskara betibizi' kanpaina hasi du udalak erabilera hori indartzeko.


Elhuyar aholkularitzak herriko merkataritzan eta ostalaritzan egindako diagnostikoaren emaitzak dira. Komertzioen idatzizko erabilera baxuagoa da; % 29 dago euskaraz edo hizkuntza bietan. Datuak ikusita, udalak Euskaraz betibizi egitasmoa hasi du. Euskararen erabilerari lotutako kalitate-ziurtagiriak banatuko dituzte euskararen aldeko konpromisoak saritzeko, bi mailatan: Lehenengo mailako ziurtagiria zerbitzua euskaraz eskaini dezaketen establezimentuei, eta bigarren mailakoa, euskararen aldeko konpromisoren bat hartzeko prest daudenei.

Horrez gainera, euskararen erabilera bultzatzeko, Elhuyar Alholkularitzaren laguntzagaz, doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskainiko du udalak kanpaina honen bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!