Iurretako merkatari eta ostalarien euskara erabilera aztergai

Anboto 2014ko mar. 24a, 09:43
Errotulu eta karteletan, idatzizko euskarrietan eta ahozko erabileran euskara zenbat erabiltzen den neurtzen dabiltza, gero euskararen presentzia handitzeko neurriak hartzeko.

 

Elhuyar aholkularitzaren laguntzagaz, herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskarak daukan lekua aztertzen hasi da Iurretako Udala.

Martxoa eta apirila bitartean egoera zein den aztertuko dute, eta hiru alderdi aztertuko dituzte: Establezimenduen hizkuntza-paisaia –errotuluak, kartelak eta oharrak, besteak beste–, denda eta tabernetako idatzietan erabilitako hizkuntza –fakturak, ordainagiriak, publizitate-euskarriak... eta hizkuntzen ahozko erabilera, bezeroekin eta baita hornitzaile eta langileen artean ere.

Egoeraren diagnostiko bat eginda, euskararen presentzia handitzeko neurriak hartzea da asmoa. Horrela azaldu du ohar bidez Iñaki Totorikaguena alkateak: "Neurriak proposatu eta euskararen aldeko konpromisoak hartzera animatu eta lagundu gura ditugu merkatariak"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!