Kanpusean futbolean jolasteaz gain, ekintza ezberdinak egingo dituzte, Durangaldeko toki ezberdinetara joateko aukera izanez. Gainera, lehengo urtean ez bezala atezainek beraien entrenamendu propioak izango dituzte. Baita ere, monitore bat izango dute ingelesez klaseak emateko.
Izena ematerako orduan, hiru aukera desberdin izango dituzte, aste bakarrerako 120€ ordainduz, bi aste 210€ ordainduz eta hiru aste 300€ ordainduz. Diru kantitate horren barruan, kirol materiala jasoko dute, besteak beste.