Iurretako kofradietatik zehar bizikleta ibilialdia egingo dute

Anboto 2014ko maiatzaren 2a

Iurreta txirrindulari elkarteak XXVI. Kofradietako Ibilaldia antolatu du domekarako. Ibilbideak 35 kilometro ditu, eta, aurten, Oiz mendi magalean bide berriak ezagutzeko aukera eskainiko du.

 

Mendi bizikleta ibilaldia 09:30ean hasiko da San Migel plazan. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke 08:30etik aurrera; bost euro da federatuentzat eta 19 euro federatu gabekoentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!