'Irakurtzen...' ikuskizunagaz ospatuko dute Liburuaren Nazioarteko Eguna

Anboto 2014ko api. 23a, 10:00
Shakti Olaizola artista gipuzkoarraren 'Irakurtzen...' izeneko ikuskizuna izango da, gaur, 12:30ean, Dantzari plazan (euria ari badu, Ibarretxe kultur etxean).

 

Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko Iurretako Bibliotekak antolatu duten egitarauaren barrukoa da ekimena. Zirko tekniketan eta dantzan oinarrituriko ikuskizuna da Irakurtzen..., eta adin guztietako publikoari dago zuzenduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!