Simoesen ‘Madre tierra’: maputxeei buruzko lana

Anboto 2014ko mar. 30a, 09:00
2013. eta 2014. urteetan Txileko maputxeekin egin duen lanaren lagina ikusgai ipini du Leo Simoesek

 

Bere webgunean (www.leosimoes.com) ikusgai ipini du Leo Simoes (Iurreta, 1968) argazkilariak azken hilabeteetan garatzen diharduen proiektu fotografikoaren orain arteko emaitza. Madre tierra (2013-2014) izena du proiektuak, eta bere garapena erakutsiko du argazkilariak webgunean. Rous Boisier txiletarragaz elkarlanean dihardu Simoesek proiektu hori garatzen.

 

“Apunte fotografikoak” eta lanaren ikus-entzunezko lagin txiki bat eskainiko ditu gune horretan. Txileko maputxe herri indigenari buruzko argazkiak eta dokumental bat lantzen dihardu Simoesek herrialde horretan. eta maputxeen komunitateetara egindako bidaia erakusten du.


Bidaia bi egin ditu Leo Simoesek Txilera azken urteetan: hiru hilabete eman zituen lehenengoan, eta bederatzi hilabeterako joan zen uda amaieran.


Apirilean da Leo Simoes Durangaldera bueltatzekoa. BegiraPhoto Durangoko argazkigintzari buruzko jaialdiaren antolatzaile ere bada, eta buru-belarri ekingo dio lan horri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!