Alex Txikonek hitzaldia eskainiko du Iurretan

Anboto 2014ko martxoaren 25a

Alex Txikon mendigoizale arratiarra
Eguenean Ibarretxe Kultur etxean izango da mendigoizale arratiarra

 

Alex Txikon mendigoizaleak bere ibilbide oparoa, lortutako igoerak, lortu ezin izan dituenak, etorkizuneko proiektuak… izango ditu berbagai eguenean, 18:30ean, Iurretako Ibarretxe kultur etxean eskainiko duen hitzaldian. ‘Porrota ez saiatzea da. Arrakasta, zure etsipenaren erantzuna’ lelopean, helburua lortu zein ez, saiatu izanak duen garrantzia azpimarratzen saiatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!