Haur liburuaren nazioarteko egunaren harira, ilustrazio tailerra, Bibliotekan

Anboto 2014ko martxoaren 14a

Apirilaren 2ko Haur liburuaren nazioarteko egunaren bueltan, hainbat ekimen ipiniko ditu Iurretako Herri bibliotekak martxan. Datorren astean, esaterako, Ainhoa Larrinagak gidatuko duen ilustrazio tailerrean parte hartuko dute Maiztegi eskolako Lehen Hezkuntzako lehenengo eta seigarren mailara arteko ikasleek.

 

Hans Christian Andersen idazle daniarraren Berunezko soldadutxoa ipuinaren formatu handiko edizio bat osatuko dute umeek, Larrinagaren laguntzagaz.

Apirilaren 4an, 18:00etan, Herri Bibliotekan egingo duten ekitaldian aurkeztuko dute ilustrazio tailer horretan egindako lana, eta egun horretan eskainiko dute ipuinaren dramatizazioa ere.

Munduko beste hainbat liburutegitan bezala, Haur liburuaren nazioarteko egunaren mezuaren irakurketa egingo dute, apirilaren 4an, Iurretako Herri Bibliotekan ere. Gainera, ipuin kontalari saioa ere izango dute, egun horretan aukeran. Oihana Etxegibel kontalariak saio bikoitza eskainiko du: 3 eta 4 urte artekoentzat 17:30ean; eta 5 urtetik gorakoentzat, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!