Maiztegikoak lider direla doaz Kortezubira

Anboto 2014ko martxoaren 14a

Bizkaiko Foru Aldundiak herri kirol topaketak antolatzen ditu eskola kirolean dabiltzan gaztetxoei begira. Berrizen izan zen lehenengo jardunaldia, eta Kortezubin izango da bigarrena, zapatuan, 10:30ean, udal probalekuan.

 

Bertan, durangaldeko hainbat talde ariko dira benjaminetan: Maiztegi A eta B (Heki kirol klubaren barruan), Zaldibar eta Judo Durango. Lehen jardunaldiaren ostean, Maiztegi A da liderra 48 puntugaz. Txinga, ingude, lokotx biltze eta zaku eramatean irabazle izan ziren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!