Otadui eta Elordi Euskal Herriko txapeldun

Anboto 2014ko martxoaren 10a

Euskal Herriko txapeldunak eta parte hartzaileen familia argazkia
Gorka Otaduik eta Aitor Elordik Euskal Herriko Pilota Txapelketako finala irabazi zuten zapatuan, Azkoitian.

 

Gazte mailako txapela jantzi dute Gorka Otadui berriztarrak eta Aitor Elordi mallabiarrak. Biek Iurretako Olaburu pilota eskolagaz jokatzen dute. Zapatuan Azkoitian jokatutako finalean nahikoa erraz nagusitu zitzaizkien Bortziriak taldeko Mitxelenari eta Martinezi: 22-11. Hasierako orekaren ostean, Otadui nagusitu egin zen atzean eta hortxe egon zen finaleko gakoa. Elordi urduri hasi zen, baina apurka behetik gora egin zuen eta partiduko azken txanpan tanto dotoreak egin zituen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!