Jon Gurutz Vazquezek eta Mikel Arangurenek antolatutako kanpusean parte hartu dezaketenak 2002 eta 2008 urte artean jaiotako umeak izango dira, urte biak barne. Ume hauek, hiru talde desberdinetan antolatuta egongo dira. Izen emateko epea gaur, martxoaren 6tik apirilaren 11ra bitartean egongo da zabalik; www.gertasport.com webgunean egin daiteke. Ume bakoitzeko 90 euro ordaindu beharko dira.
Behin izena emanda ume bakoitzari jardunaldietan erabiliko duten materiala banatuko zaie: kamiseta bi, praka pare bi eta bi galtzerdi pare. Horrez gain, Athletic-eko jokalariekin egon eta beraien metodologia ezagutzeko aukera izango dute. Baita ere, umearen izena ematerakoan ordaindutako diru horren barne izango dira, hamaiketako, segurua, kanpus bukaerako diploma eta antolatzaileen oparia.