Construcciones Metálicas Durangoko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute

Anboto 2014ko urt. 29a, 14:00

Auto-ilarak deitu dituzte Construcciones Metálicas Durango enpresako langileek Donostia eta Bilbon. Joan zen abenduan ateak itxi zituen enpresak eta harrezkero bizi duten egoera "gizarteratu" gura dute langileek. Bihar, urtarrilaren 30ean, Donostian egingo dute protesta CCOOk deitua; barikuan, Bilbon

 

Iurretan kokatutako Construcciones Metálicas Durango enpresak ateak itxi zituen joan zen abenduan. Orduan enpresak "asmo txarrez" jokatu zuela salatu zuen  CCOO sindikatuak; izan be,  aurretik abisurik eman gabe langile guztiak kaleratu eta gero, merlataritza-arloko epaitegian hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu izana salatu zuen. Langileek mobilizazioak abiatu zituzten ordua.

 

Langileek bizi duten egoera salatu du CCOOk eta enpresari "atzera egitea" eta langileekin berba egitera jarri daitela exijitu dio. Egoera horrela jarraitu bitartean langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute, CCOO sindikatuaren babesarekin.

Bihar Donostian, eta, barikuan, Bilbon auto-ilarak antolatu dituzte Construcciones Metálicas Durango enpresako langileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!