Construcciones Metálicas Durangok "abisurik eman gabe" ateak itxi dituela salatu du CCOOk

Anboto 2013ko abe. 16a, 14:32
Construcciones Metálicas Durango enpresak atea itxi eta \"oso asmo txarrez\" jokatu duela salatu du CCOO sindikatuak. Aurretik abisurik eman gabe langile guztiak kaleratu eta gero, merlataritza-arloko epaitegian hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu duela salatu dute

Construcciones Metálicas Durango enpresak atea itxi eta "oso asmo txarrez" jokatu duela salatu du CCOO sindikatuak. Aurretik abisurik eman gabe langile guztiak kaleratu eta gero, merlataritza-arloko epaitegian hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu duela salatu dute.

 

CCOOeko ordezkari Miguel Anguel Mongek argitutakoaren araberan, joan zen abenduaren 5ean, lanera sartu ezinek topatu ziren. "Langile guztiek banakako kaleratze-gutunak aurkitu zituzten bertan, arrazoi objetiboak arrazoituz,  eta  ordu batzuk beranduago jakin zuten enpresak  hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu berri zuela merkataritza-arloko epaitegian". Iurretako Santa Apolonia industriagunean kokatutako enpresak zazpi laguneko lan-taldea du. "Oso fede txarrez jokatu dutela argi geratu da: abisatu gabe langile guztiak kaleratu diitu, aurretik ezer negoziatu gabe, ez Langileen Ordezkariagaz ezta lan-taldeagaz be; eta, enpresa jarduerarik gabe uztea erabaki du, momentu horretan bertan hartzekodunen konkurtsoa aurkeztuz merkataritza arloko epaitegian".

 

Jokamolde "ilegala" salatu du Mongek: "Enpresak bizi duen egoeraren berri eman behar zaie ordezkari sindikalei eta langileei, eta, administratzaile konkurtsala izendatu. Horrek egoera aztertu ondoren zer dioen jakin behar da hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu orduko". CCOOk dio kalte-ordainak aurreztu gura izan dituela enpresak.

\"\"

Gertatutakoarekiko eta enpresaren kudeaketarekiko Zuzendaritzaren "erantzukizun falta" salatu du CCOOk. Atzera egitea eskatu dio enpresari eta langileekin berba egitera jarri daitela. Sindikatuko zerbitzu juridikoak dagkozkion erreklamazioak egiteko lanean hasita daudela adierazi du Mongek eta mobilizazioak ere iragarri ditu.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!