3.612 olio litro birziklatu dituzte iurretarrek 2013an

Anboto 2014ko urt. 23a, 12:30
Iurreta aitzindari izan zen eskualdean olioa batzeko erabilitako sistema jarrita.
Etxean erabilitako olioa batzeko edukiontzi bana dago Bixente Kapanaga kalean eta Aita San Migel plazan. Duela hiru urte eta erdi jarri ziren eta, harrezkero, 13.534 litro birziklatu dira; batez beste, urtean biztanleko litro bat. 2013an, 3.612 litro birziklatu dira.

 

Etxeko olioa birziklatzeko "benetako beharraz" ohartarazi gura du udalak, "olio horretatik sortutako hondakina da-eta ur kutsaduraren jatorri nagusietako bat". Udaleko arduradunek azaldu dute olio litro bat kentzeak 2,50 euro balio dituela: “Beraz, estolderia sarearen mantenuan aurrezte garrantzitsua da. Araztegietan ere kostu handia eragiten du etxeko olioak”. Iurretarren ahalegina zoriondu du udalak, eta birziklapena handitzea espero du.

 
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!