Olioa batzeko edukiontziak jarri dituzte

Anboto 2010ko mar. 30a, 14:36

Iurretako Udalak erabilitako olioa batzeko edukiontziak jarri ditu Bixente Kapanagan eta Andaparapen.

Zerbitzu honen bultzatzaileek diotenez arazo bi konponduko dituzte: alde batetik, etxeko olioak estolderia sistema orokorrean eragindako kalteak eta, ondorioz, saneamenduan eragindako kalteak. Beste alde batetik, aipatutako elementu hori gainazal hidrikoetan geratzean ura oxigenatzea eragozten duten geruza ikusezinak sortzen dira eta horrek, era berean, ingurune horretan bizi diren eta horrelakoen mendekoak diren organismoei eragiten die.

Iurretako Udalak azaldu duenez, "badakigu birziklapena eremu guztietan oso garrantzitsua dela" eta horregatik 2005. urtean etxeko erabilitako olioa batzeko kanpaina martxan jarri zuen. Orain arte, olioa hileko ostegunetan furgoneta batean batzen zuten. Batzeko zerbitzu honek herritarrengan izandako harrera ona kontuan izanda, Udalak oso kutsagarria den hondakin hau birziklatzeko erraztasunak eman nahi dizkie. Iurretan bi edukiontzi jarri dituzte edozein momentuan birziklatu ahal izateko. Etxean sortutako olio hondakinak banatutako ontzian sartu eta behin betetakoan, edukiontziak dauden puntuetako batera Bixente Kapanagara eta Andaparapera eraman beharko dute.

Aldi berean, beste ontzi huts eta garbi bat jasoko dute. [img]http://www.anboto.org/images/7300/7338/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!