Jar zaitez abian ituna onartu dute aho batez

Anboto 2013ko abe. 19a, 12:57
Gaztedi Durangaldea garatzeko hitzarmena da

Gaztedi Durangaldea garatzeko hitzarmena da.

 

Jar zaitez abian hitzarmena onartu du udalbatzarrak aho batez, asteon. Horren bitartez, Durangaldeko Amankomunazgoak hartuko du Gaztedi Durangaldea Plana garatu eta kudeatzeko ardura; gazteria arloan tokiko politikak garatu, eta sektoreari bultzada bat emateko egitasmo hori Amankomunazgoak, eta Abadiño, Zornotza, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Zaldibar eta Mallabiko udalen artean landu dute .

 

2013-2014 urteetarako ekintza plan bat osatu dute amankomunazgoko eta udaletako teknikariek –2015era luzagarria–, datorren urtean garatuko dena. Autoenplegua eta formazioa dira lan ildo nagusiak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduko du finantziazioan. Gaztedi Bizkaia programaren barruan sortu dute Gaztedi Durangaldea.

 

Aldundiak urtean 137.000 bat euro ipiniko ditu. Udalek bakoitzaren aurrekontu osoaren araberako ekarpen ekonomikoa egingo dute: Iurretak 6.000 euro. Aldundiak %70ari egingo dio aurre, eta beste %30ari udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!