Hilabeteko epea Iurretako literatur lehiaketara lanak aurkezteko

Anboto 2013ko abe. 18a, 08:35
Urtarrilaren 24ra arteko epea zabaldu dute, Iurretako XI. literatur lehiaketara lanak aurkezteko. Bidebarrieta kaleko Herri Bibliotekan, edo biblioteka@iurreta.net helbidean aurkeztu ditzakete parte hartzaileek euren idatziak

Urtarrilaren 24ra arteko epea zabaldu dute, Iurretako XI. literatur lehiaketara lanak aurkezteko. Bidebarrieta kaleko Herri Bibliotekan, edo biblioteka@iurreta.net helbidean aurkeztu ditzakete parte hartzaileek euren idatziak.

 

Azken urteetan bezala, haur eta gazteen sailetan aurkeztuko dituzte lehiaketaren parte hartzaileek euren lanak. Zazpi-zortzi urteko umeek zein helduek, eta tarteko adin guztietako literatur, komiki eta bertsozaleek ere parte har dezakete lehiaketan. Izan ere, ohi bezala, ipuinen, bertsopaperen eta komikien sailean aurkeztu daitezke lanak.

 

Datorren urteko maiatzaren 9an, Ibarretxe kultur etxean egingo dute Iurretako literatur sarien banaketa ekitaldia. Azken urteetan bezala, helduek dirutan jasoko dute saria, eta liburu sortak izango dira irabazle gaztetxoentzako sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!