Musikaldiak bi kontzertu dakartza Iurretara

Anboto 2013ko aza. 15a, 08:37
Gaur, 19:30ean izango da Iurretako Musikaldia zikloko bi emanaldietan lehena. URBAN Ensemble taldea ariko da Ibarretxe kultur etxean. Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Marixi Sesma eta Carlos Casadó klarinete-jotzaileek osatzen duten laukoteak Aita Donostiaren, Piazzollaren eta Jesus Guridiren obrak interpretatuko ditu, Iurretan

Gaur, 19:30ean izango da Iurretako Musikaldia zikloko bi emanaldietan lehena. URBAN Ensemble taldea ariko da Ibarretxe kultur etxean. Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Marixi Sesma eta Carlos Casadó klarinete-jotzaileek osatzen duten laukoteak Aita Donostiaren, Piazzollaren eta Jesus Guridiren obrak interpretatuko ditu, Iurretan.

 

Azaroaren 22an izango da Musikaldiko bigarren hitzordua, Iurretan. OIZpe Sax 4tet Durangoko saxo laukoteak eskainiko du bigarren emanaldi hori, 19:30ean, Ibarretxen. Cristina Romo, Lexuri Armentia, Martin Gabiria eta Itziar Castrillo dira taldeko partaideak, eta herri musiken kutsu handia daukan errepertorioa eskainiko dute, Iurretako musika zikloaren barruan. Emanaldiaren lehenengo partean, Pedro Iturralde saxofonista nafarra omenduko dute bere hiru pieza jota, eta Azkuze eta Piazzolaren lanak ere eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!