Gurutze Fradesek eta Durangoko Udalak hitzarmena berritu dute

Anboto 2013ko aza. 12a, 11:00
Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Gurutze Frades Mugarra triatloi taldeko atletak eta Durangoko Udalak

Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Gurutze Frades Mugarra triatloi taldeko atletak eta Durangoko Udalak.

 

Udalak 3.500 eurogaz lagunduko du Iurretako triatleta. Fradesek, aldiz, Durangoren irudia eramango du bere ekipamenduan. Frades distantzia luzeko triatloien Espainiako txapelduna eta distantzia laburreko triatloien Euskadiko txapelduna da. Aurten, besteak beste, Getxoko eta Salouko Extreme Man probetan zein Durangoko eta Ermuko duatloietan parte hartu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!