Abadiñok ezin du hutsik egin Iurretako jardunaldian

Anboto 2013ko aza. 16a, 08:25
Goma gaineko lauko txapelketan, 320 kilora arteko bigarren jardunaldia jokatuko du Abadiñok Iurretan; lehen sailkapen saioan hirugarren geratu ziren

Goma gaineko lauko txapelketan, 320 kilora arteko bigarren jardunaldia jokatuko du Abadiñok Iurretan; lehen sailkapen saioan hirugarren geratu ziren.

 

Sokatira denboraldia martxan dago. Urtero moduan, goma gaineko lauko txapelketekin hasi dute. 320 kilokoan inoiz baino talde gehiago dabiltza aurten: 26 guztira. Horregatik, finalerako sei taldeak erabakitzeko lau sailkapen saio antolatu dituzte. Aurreneko biak joan zen asteburuan jokatu zituzten, eta asteburu honetan beste bi izango dira; horietako bat gaur, Iurretan.

 

Heki Iurretako herri kirol taldeak antolatuta, gaur, 17:00etan, 13 talde lehiatuko dira Olaburu pilotalekuan: Abadiño, Ñapurrak B, Apurtuarte, Iparralde, Nabarniz, Baigorri eta 6 Conceyos multzo batean, eta Sokarri B, Murueta B, Urruña B, Iparralde B, Ibarra B eta Lagun Onak, beste multzoan.

 

Lehenengo jardunaldian, Abadiño hirugarren tokian sailkatu zen, eta bihar beharrezko dute gutxienez postu hori berdintzea, azaroaren 23an, Aian jokatuko den finalera sailkatzeko. Joan zen asteburuko jarduna Sokarri eta Baigorrik irabazi zuten, eta, ondorioz, hanka eta erdi finalean dute. Domekako beste jardunaldia Mungian lehiatuko dute beste 13 taldeek.

 

Txapelketa honen ondoren 300 kilokoa hasiko da. Eta beste lau sailkapen faseren ostean, Ibarran jokatuko da finala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!