Herri-kirolak ikusgai domekan, Iurretan

Anboto 2013ko urr. 5a, 11:00
Domekan herri-kirol erakustaldia prestatu du HEKI elkarteak Iurretako plazan. 12:30etik aurrera sei emakumek eta hiru gizonek askotariko probak erakutsiko dituzte. Lau emakume getxoztarrak dira, eta bi mutrikuarrak

Domekan herri-kirol erakustaldia prestatu du HEKI elkarteak Iurretako plazan. 12:30etik aurrera sei emakumek eta hiru gizonek askotariko probak erakutsiko dituzte. Lau emakume getxoztarrak dira, eta bi mutrikuarrak.

 

Gizonetan, bi mutrikuarrak dira, eta bestea Otxandion bizi den Urdax Magunazelaia abadiñarra da. Magunazelaiak harri jasotzen jardungo du. Horrez gainera, lokotx batzen, trontzan, ingude jasotzen zein lasto jaurtiketan ariko dira probalariak. Esaterako, lasto altxaketan mutilek 45 kiloko fardoa zazpi metrora jaso beharko dute, eta emakumeek 27 kiloko fardoa bost metrora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!