Iraia Okinaren ilustrazio lana saritu dute Bratislavako Ilustratzaileen Bienalean

Anboto 2013ko ira. 17a, 12:14
Iraia Okina durangarrak Joxantonio Ormazabalen \'Ilargia esnatu da\' libururako egindako ilustrazioak saritu dituzte Bratislavako (Eslovakia) Ilunstratzaileen Bienalean. Haur literaturako ilustratzaileen nazioarteko topaketa da Bratislavakoa, eta Urrezko plaka eman diote Okinari

Iraia Okina durangarrak Joxantonio Ormazabalen \'Ilargia esnatu da\' libururako egindako ilustrazioak saritu dituzte Bratislavako (Eslovakia) Ilunstratzaileen Bienalean. Haur literaturako ilustratzaileen nazioarteko topaketa da Bratislavakoa, eta Urrezko plaka eman diote Okinari.

 

1967tik Eslovakiako hiriburuan antolatzen duten ekimenaren barruko erakusketan ikusgai izango dira Iraia Okinak Ilargia esnatu da poesia libururako egindako ilustrazioak. Urriaren 25era arte izango da erakusketa hori zabalik, eta Okinarenaz batera, munduko beste ehundaka ilustratzaileren lana ere batuko dute bertan.

 

Elkar argitaletxearen eskutik, 2012an argitaratu zuten Joxantonio Ormazabalek eta Iraia Okinak Ilargia esnatu da: bizitzaren eta heriotzaren misterioari buruzko berba eta ilustrazio bilduma poetikoa.

 

\"\"

 

2009 eta 2010 urteetan Euskadi Sarien finalista izana da Iraia Okina, eta nazioartean lehenego ere goraipatu izan dute bere lana: aipamen berezia jaso zuen 2010ean Japoniako Ilustratzaileen elkarteak antolaturiko lehiaketan.

II Etxepare Beka eta Euskadi Sarietan finalista 2009 eta 2010ean- eta baita nazioartean- Fine Work Price aipamena Japoniako ilustratzaileen Elkarteak antolatutako nazioarteko lehiaketan 2010ean.

 

II Etxepare Beka eta Euskadi Sarietan finalista 2009 eta 2010ean- eta baita nazioartean- Fine Work Price aipamena Japoniako ilustratzaileen Elkarteak antolatutako nazioarteko lehiaketan 2010ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!