Alemaniako dantzariek ikuskizuna eskainiko dute, irailaren 4an

Anboto 2013ko ira. 2a, 10:09

Alemaniako Volkstanzgruppe Frommern Balingen dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du, irailaren 4an, eguaztena, Iurreta Aita San Migel plazan. Lehenengoz antolatu dute Iurretan Folklore Jaialdia

Alemaniako Volkstanzgruppe Frommern Balingen dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du, irailaren 4an, eguaztena, Iurreta Aita San Migel plazan. Lehenengoz antolatu dute Iurretan Folklore Jaialdia.

 

Aitte San Migel jai batzordeak, eta, iurretako Mikel Deuna eta Galdakaoko Andra Mari dabntza taldeek elkarlanean antolatu dute Folklore Jaialdia. Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko dantzariek ere eskainiko dute saioa. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da Aita San Migel plazan. Euria eginez gero Olaburu frontoira lekualdatuko dute jaialdia.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!