Gurutze Fradesek goitik behera agindu du Getxoko proban

Anboto 2013ko uzt. 9a, 08:28

Igeri, bizikletan zein korrika partzial onenak markatu eta alde handiagaz irabazi zuen Mugarra triatloi taldeko iurretarrak

Igeri, bizikletan zein korrika partzial onenak markatu eta alde handiagaz irabazi zuen Mugarra triatloi taldeko iurretarrak.

 

Domeka Isostar Extreme Man triatloia lehiatu zuten Getxon. Emakumeetan Gurutze Fradesek arerio barik egin zuen ia triatloi osoa. Distantzia luzeko Espainiako txapeldunak 35.04ko denboran osatu zituen igeri egin beharreko 1,9 kilometroak. Bigarren sailkatuari sei minututik gorako aldea ateratzen zion pedalkadak ematen hasi zenerako. Bigarren trantsizio puntuan bera zen emakumeetan hiru ordutik behera jaitsi zen bakarra: 2.53.00. Bigarren sailkatuak 24 minutu galduta zituen bizikletako 90 kilometroak amaitu zirenerako. Korrikako 21 kilometroetan ere ahalegin betean jarraitu zuen iurretarrak eta azkenean erraz nagusitu zen: 5.02.08. Raquel Alonso (Antxintxika) bigarren sailkatuari 46.33ko aldea atera zion.

 

Gizonetan Marcel Zamora (Club Natacio Barcelona) izan zen irabazlea: 4.12.40. Mugarra triatloi taldeko Roberto Corujo seigarren (bosgarren 23 urtez azpikoak kenduta)sailkatu zen: 4.39.53.

 

EMAKUMEEN SAILKAPENA

 

  1. Gurutze Frades (Mugarra)................................ 5.02.08
  2. Raquel Alonso (Antxintxika).............................. 5.48.41
  3. Nuria Alvarez (Urbiko)....................................... 5.49.50
  4. Barbara Giner (SAC Triatló)............................... 5.50.31
  5. Lola Bascon (Triatlon Lalin)............................... 5.59.41
  6. Queralt Riba (Terrassasports)............................ 6.04.47
  7. Irene Rodriguez (Prat. Traitló)............................. 6.12.48
  8. Matilde Martinez (Trionix).................................... 6.19.31
  9. Aitziber Plaza (K0 Triatloi)................................... 6.21.57
  10. Vane Moncayo (C.E. Where is the limit?).......... 6.30.08
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!