"Erabaki gogorra izan da, baina beste bide bat hartzea erabaki dut"

Anboto 2013ko eka. 7a, 09:42

Fernando Amorebietak Athletic zaleei agur esateko bideo bat prestatu du.

Fernando Amorebietak Athletic zaleei agur esateko bideo bat prestatu du. Interneten AthleticClub kanalean dago ikusgai.

 

Zaleei, lankideei eta taldekideei eskerrak eman dizkie Amorebietak: “Oso momentu onak bizi izan ditut Athleticen. Oso erabaki gogorra izan da, baina beste bide bat hartzea erabaki dut”. San Mameseko agur partiduan Orbaiz, Guerrero, Andrinua, Dani eta Iribar zelairatu ziren uneko zirrara ere gogoratu du: “Izugarria izan zen”.

 

Amorebieta bere ibilbideko entrenatzaile denekin gogoratu da, baina aipamen berezia egin dio Felix Sarriugarteri: “Urte asko eman ditut beragaz eta asko ikasi dut”. Athletic beti bihotzean eramango duela esanez amaitzen da bideoa. Datorren denboraldian Fulham taldean jokatuko du.

  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!