Kirol jardunaldiak egingo dituzte Maiztegi eskolan

Anboto 2013ko mai. 31a, 12:41

Maiztegi Herri Eskolan eskaintzen diren eskolaz kanpoko kirol jarduerekin erakustaldiak eskainiko dituzte gaur eta bihar eskolako gaztetxoek (Lehen Hezkuntzakoek)

Maiztegi Herri Eskolan eskaintzen diren eskolaz kanpoko kirol jarduerekin erakustaldiak eskainiko dituzte gaur eta bihar eskolako gaztetxoek (Lehen Hezkuntzakoek).

 

Gaur, 17:00etatik aurrera, patinajea, ninjitsu eta herri kirolen (giza proba, txinga eroatea…) erakustaldiak egongo dira. Ondoren, jardunaldiei kultur ukitua emanda, euskal dantzak erakutsiko dituzte Maiztegiko gazteek.

 

Zapatuan, 09:45ean, krosa praktikatuko dute. Aurten ez dira errepideko asfaltora arte joango, eta eskolako belardi bat aprobetxatuko dute zirkuitua osatzeko. Ondoren, 11:00etan, futbito eta saskibaloi partiduak hasiko dira. Guraso elkarteak edariak eta pintxoak salgai ipiniko ditu egun osoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!