Fulham futbol talde ingelesak Fernando Amorebietaren fitxaketa ofizialdu du.
Fulham taldeko webgunearen bidez eman dute akordioaren berri. Amorebieta iurretarrak aurten amaitzen du Athletic Clubagaz zuen kontratua eta talde ingelesak ez dio ezer ordaindu beharko Athletic taldeari. Amorebietaren adierazpenak ere jaso dituzte webgunean: “Oso pozik nago lau urteko akordioa sinatu dudalako Fulham taldeagaz eta hurrengo denboraldian Premier Leaguen lehiatzeko desiatzen nago. Jokalariak ezagutzeko eta uztailean denboraldiaurreko entrenamenduei ekiteko gogoz nago”. Amorebietak 28 urte ditu.