Hamargarren literatur lehiaketaren sari banaketa

Anboto 2013ko mai. 14a, 09:36

Barikuan, Ibarretxe kultur etxean egin zuten Iurretako X. Literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Ia 400 lan jaso dituzte lehiaketan aurten

Barikuan, Ibarretxe kultur etxean egin zuten Iurretako X. Literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Ia 400 lan jaso dituzte lehiaketan aurten.

 

Ipuinak, bertsoak eta komikiak aurkeztu dituzte parte hartzaileek aurten lehiaketara, eta barikuan jaso zituzten irabazleek sariak: txikienek liburu sortak, gazteek liburu bonoak, eta helduek diru-saria jaso dute sari bezala.

  

Lehenengoz ipini dute, aurten, komiki lehiaketa martxan: 12 urtetik gorako gazteei zuzendurikoa. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, "oso harrera ona" egin diote gazteek sail berri horri.

 

Hamarkada bete du Iurretako literatur lehiaketak, eta sari banaketan azpimarratu zutenez, "erreferente bihurtu da", dagoeneko. Helduen sailean inoizko parte hartzaile gehien izan dira aurten: ipuinen zein bertsoen sailean, Iurretatik eta Euskal Herritik kanpoko inoizko parte hartzaile gehien izan dira, aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!