Iurretako Maiztegi eskolan herri kirolean dabiltzan benjaminetako talde biak (Maiztegi A eta Maiztegi B) Bizkaiko txapelketako finalerako sailkatu dira. Finalerako txartelak hiru jardunalditan erabaki dituzte. Berrizen izan zen aurreneko jardunaldia, Gernikan bigarrena, eta Zeberion egin zuten hirugarren eta azkena, joan zen asteburuan. Finala maiatzaren 12an jokatuko dute Basauriko Artunduaga kiroldegian.