Iurretako B Bigarren erregionalera igo da

Anboto 2013ko api. 22a, 09:48

Iurretako Bk 3-0 irabazi zuen atzo Zaldua Bren kontrako derbia eta Bigarren erregionalera igo dira.

Iurretako Bk 3-0 irabazi zuen atzo Zaldua Bren kontrako derbia eta Bigarren erregionalera igo dira.

 

Iurretako Bk bere esku zuen igoera eta ez zuen aukera hori alperrik galdu. Hasieratik partiduaren bila irten ziren eta bosgarren minuturako aurrea hartu zuten Josu Totorikaren golari esker. Beste bi golak bigarren zatian etorri ziren: Jon Tinocok sartu zuen bigarrena eta Endika Munarrizek hirugarrena. Garaipen horrekin Hirugarren erregionaletak Bigarren erregionalera igo dira.  

 

Zelaian bertan hasi zituzten ospakizunak txanpan eta guzti. Aldageletan ere oihuak eta algarak entzuten ziren kanpoaldetik. Sartu eta gutxira blai eginda irten zen Karmelo Alonso, igoeretan entrenatzaileei egokitzen zaien jantzitako dutxa hartuta. Ondoren, Txantonesan bazkaldu zuten jokalari guztiek. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!