Iurretako Hiri Proba maiatzera atzeratu dute

Anboto 2013ko api. 12a, 08:33

Apirilean barik, maiatzaren 26an egingo dute

Apirilean barik, maiatzaren 26an egingo dute.

 

Bidezabalek Iurretan antolatuko duen XXXIII. Hiri Proba domeka honetarako zegoen aurreikusita, baina maiatzaren 26ra atzeratu dute.

 

Apirilean Durangon beste herri kros bat ere egongo denez, (apirilaren 21ean, Mugarrak antolatuko duena) ekimen biak ez pilatzeko, Durangoko atletismo klubak Hiri Proba atzeratzea erabaki du.

 

Bestalde, Bidezabalek kluben arteko Euskadiko Txapelketan parte hartuko du bihar, Donostian. Nesken taldeak iazko txapela berritzea izango du helburu. Iaz igoera lortu zuen gizonen taldea, aldiz, mailari eusten saiatuko da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!